jueves, 27 de septiembre de 2018

EGUN BETE-BETEA.

Goizean batzuk baratzean lan eta lan aritu ondoren eta beste talde erdia txangoan Bermeo aldetik bazkal ondoren, honelako inguru zoragarri batean egonik, sendabelar posibleak hobeto ezagutu nahian haiek bilatzen, sailkatzen, etab. aritu ziren. Ondoren, sendagile, botikarietara eta jolasten egon ginen. Jarraian, otartekoa amaitutakoan, bost t'erdietan, bakoitza gure tailerrera abiatu ginen adibidez sukaldaritzan erroskila gozo-gozoak prestatzen egon ginen, beste batzuk xaboia egiten, eta enkuadernaketakoak ere beraien lanari azken ikutuak ematen.
Behin afaldutakoan, dotore-dotore jantzitakoan, diskotekara jeitsi ginen denok. Diskotekan lehenengo beraiek, hala nahi zutenek, prestatutako txisteak, abestiak, dantzak, magia erakustaldiez gozatu genuen, ondoren talde jolas batzuk eta azkenik kanta eta kanta eta dantza eta dantza. Primeran pasatu zuten!!!

Horrelako egun bete baten ondoren, primeran egin dute lo.
Sendabelarren mundua gertutik ezagutzen.

Erroskilak egin nahian.

Erroskila gozoak prestatzeko osagaiak nahasten.

Astean zehar erabilitako errezetak.

Denon laguntzarekin dena hobeto ateratzen da. 

Erroskilak frijitu bitartean, apainketa lanetan.

Hura gaua atzokoa, ze ondo pasa genuen...

Erroskilak biltzen.

Magia saiotxoa.